EUSKARAREN EGUNA

Elizalden Euskararen Nazioarteko eguna ospatu dugu euskal karaoke dibertigarri bat antolatuz! Gainera, ikasleek pankarta polit bat marraztu dute Madalensoro girotzeko.

ARTISTA BIKAINAK GURE IKASLEAK, BAI MARRAZTEN ETA BAITA KANTUAN ERE!

euskararen eguna

 


SUKALDARITZA TAILERRA

Sukaldaritzako tailerrean, errezeta desberdinak erabilliz, begira ze entsalada eta postre goxoak egin dituzten gure sukaldariek!

ON EGIN!!

Sukaldaritza tailerra

AZAROAK 25

Egun hauetan, eskolan, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunari buruzko lanketa desberdinak egiten ari gara.

1.mailan, adibidez, marrazki polit bat egin dute, eskolako sarreran kokatu dutena. Klikatu irudia bideoa ikusteko!

EZ UTZI INORI HEGOAK MOZTEN!


GAU BELTZA

Gau beltza, Urriaren 31an ospatu genuen Elizalden. Gau beltzaren inguruko taldekako lehiaketa egin genuen eta 1B gelako ikaskideak atera dira irabazle. 

Hamaiketako ederraz gozatu ahal izan zuten.

ZORIONAK!!!


KAIETANORI AGURRA

Kurtso hasiera honetan

jubilatzearen moda

Okamirekin batera

egon zinenez gustora

lana nahikoa eginda

Kaie badoa kanpora

Irakasle kontu emaile

arlo guztitan ganora

klasea luze ematen du

etorri ohi zaigu gogora

xuhurkeriagatikan

kontuak jaitsita zerora

bizikleta hartu ta segi

Tourrera edo Girora

Lankide/pertsona gisa

zu beti hamarretik gora!

KAIETANOREN AGURRA

OKAMI-RI AGURRA

"Aurretik zuzendari,

orain irakasle

gai honen inguruan,

nahi dizugu galde.

Zein da zure kuttuna,

zein ikasle talde?

ezingo duzu jakin

ingo dezu ta alde!"

"Hemendik jende pila

pasatu da, aizu!

ta Okami beti hemen,

lanean jo ta su.

Garaia iritsi da

disfruta ezazu,

gure gogoan beti

alai eta maisu."

 
Okamiri Agurra

LIBURU ZERRENDA

2023-2024 ikasturteko liburu zerrenda ondorengo loturan eskuragarri aurkitzen da:

2023-2024 ikasturteko liburu zerrenda


DBH3 IRRATIRA

Maiatzaren 23an, DBH 3Akoak, eta maiatzaren 25ean DBH 3Bkoak Oiartzun irratira egin zuten bisita. Euskara ikasgaian landu eta sortu dituzten albisteak kontatu zituzten bertan. 3Akoen saioa astelehenean 11:30ean emitituko da eta 3Bkoena 12:00etan. Dena den, gero Oiartzun irratiak spotifyn jarriko du denon eskura. Ikasleek kontatutako albiste guztiak ez dira asmatutakoak, badago egia denik ere... Zein izango ote da? Irratsaioa entzun eta ea asmatzen duzuen!

Irratia

ELIZALDE EGUNA

Igande honetan, Maiatzak 21, Elizalde eguna ospatuko da.

Egitarau oparoa prestatu da, animatu parte hartzera!!!!

Egitaraua


AÑARBEKO URAK

Maiatzaren 2an DBH1eko ikasleak uraren gaia lantzeko Añarbeko uren lan eremura gerturatu ginen. Gure iturrietan topatu dezakegun ura nondik nora eta nola dabilen ikusi dugu bertatik bertara.

Horretarako goizean Goizuetara gerturatu ginen eta bidaia luzea eta zorabigarria egin zitzaigun. Bertan, hezitzaileekin Añarbeko presa ikusi eta presaren erraietan ibili ginen. Orokorrean, uraren erabileraren eta konkretuki presaren hainbat datu jaso genituen. Baita presaren estruktura eta segurtasun mekanismoak ikusi ere. Energia hidroelektrikoa non eta nola sortzen zen ere ikusi genuen. Hamaiketakoa egin ondoren, Petritegira hurbildu eta tratatu gabeko ur gordina, guk edateko moduan nola prestatzen zuten ikusi genuen.

Eguraldi ederra medio, goiz atsegina igaro genuen.